MARITXU TEILATUKO

bisitak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
bisitak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/03/08

Kulturartekotasun astea

Kulturartekotasunaren astean guraso batzuk eskolan izan genituen, eta beste batzuk beraien grafiaz idazki bat bidali ziguten.

2015/02/10

TXONTXONGILLO TALDEA

Santa Ageda bezperan, otsailak 4, Enkarni Genua etorri zitzaigun ikastolara. Itsasminez antzezlana ikusteko aukera eman zigun. Ederki gozatu genuen.

ITSASMINEZ from Bizarain on Vimeo.

2014/12/05

Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 3an, Haur Hezkuntzako haurrek ere ospatu nahi izan zuten Euskararen Eguna.
 Alaiki abestu, kantatu egin zuten: EUSKARAZ!!!.
 Eskerrak ere eman nahi dizkiegu ipuinak irakurtzera etorri ziren 6.mailakoei. Etorri berriz ere nahi duzuenean.
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA from marijezabalo on Vimeo.

2013/12/05

Euskara- Munduko Altxorra (Kirmen Uribe)

Abenduaren 3an Langaitz Txikin ere ospatu nahi izan genuen munduko altxorraren eguna. Horregatik Argitxo hurbildu zitzaigun eta baita Lehen Hezkuntzakoak ere kontatzera ipuinak. Eskerrik asko.
Argitxo from langaitztxiki on Vimeo.

Euskara eguna from langaitztxiki on Vimeo.

2012/03/01

ipun kontaketa 5 urteB

AMONA ETA AMA BAT IPUINA KONTATZERA ETORRI ZIREN ETA AMONAK ERROSKILA GOXOAK EKARRI ZIZKIGUN ESKERRIK ASKO

2012/02/09

Olaiaren ama etorri da

Pasa den astean Amaiaren gelako Olaiaren ama etorri zen bisitan. Zergaitik?  5 urtekoen gelan gorputza landu dugu eta bukaerarako zentzumenak utzi genituen. Horietako bat,dakizuen bezala, entzumena da eta Olaiaren amak entzun ahal izateko belarrietan aparato batzuk eramaten ditu. Bere eguneroko bizitzari buruz bitxikeri asko kontatu zizkigun: umeak txikiak zirenean nola zekien negarrez ari ote ziren, nola dakien etxeko tinbrea jotzen dutela edo telefonoa noiz ari den jotzen... eta badakizue nola? Ba dena argietara konektatua du etxean, berak dio bere etxea diskoteka bat ematen duela. Iratzargailu berezi bat dauka eta hori ere telefonora konektatua dute, argia eta guztiz dauka esnatzeko... Dena benetan bitxi bitxia. Zeinu hizkuntzako zenbait zeinu erakutsi zizkigun ere, bere alabaren laguntzarekin. Umeak oso interesatuak egon ziren eta andereñoak gehiago. Oso oso interesgarria. Eskerrik asko Yolanda  hitzaldiarengatik.


Honekin batera ere Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en azkeneko lanean(Zazpikoloroa) abesten duten kanta bat landu genuen, non zeinuen hizkuntza erabiltzen duten. Benetan polita eta erraza ikasteko. Animatzen zarete zuek ere ikastera? Hemen usten dizuegu beraiek argitaratutako bideoa, bertan azaltzen da kanta honen prozesua: ESKUETAN

2012/02/08

Sta Ageda

Ostiralean Lehen hezkuntzako ikasleak etorri ziren Haur Hezkuntzako eraikinera Sta Agedako bertsoak kantatzera.

2012/02/02

GURASOAK GORPUTZARI BURUZ HITZ EGITEN

Pasa den astean 5 urtekoen gelara hiru amatxo etorri zitzaizkigun gure gorputzari buruz hitz egiteko. Batak ume bat izan du orain dela oso gutxi, bestea botikaria da eta bestea masajista. Beraiek dakitenari buruz hitz egin ziguten: umea nola jaio zen, ze botikak hartzen ditugu gaixo gaudenean, nondik hartzen diren botika horiek (ahotik, azaletik...) edota askotan masaje bat hartuta ere, gure gorputza osasuntsu izan dezakegula. Oso interesgarria izan zen.
Eskerrik asko Bea, Ainhoa eta Maika zuen laguntzarengatik

2011/12/21

Gurasoak sukaldatzera etorri dira.

5 urtekoen gelan gabonekin batera errezetak landu ditugu eta horretarako guraso batzuk gonbidatu ditugu gelara sukaldatzeko. Hementxe dituzue argazki batzuk ikusteko nola aritu ziren. Eskerrik asko Montse, Kristina eta Estitxu zuen laguntzarengatik.

2011/11/24

Mekaniko bat etorri da


5 urtekoen gela GARRAIOAK gaia lantzen ari gara. Gure kezka bat zen autoak nola funtzionatzen zuten eta hori argitzeko ikasle baten aita etorri zitzaigun hitzalditxo bat ematera. Bera mekanikoa da eta funtsezko gauza batzuk erakutsi zizkigun. Eskerrik asko Mikel zure laguntzarengatik.