MARITXU TEILATUKO

2012/02/02

GURASOAK GORPUTZARI BURUZ HITZ EGITEN

Pasa den astean 5 urtekoen gelara hiru amatxo etorri zitzaizkigun gure gorputzari buruz hitz egiteko. Batak ume bat izan du orain dela oso gutxi, bestea botikaria da eta bestea masajista. Beraiek dakitenari buruz hitz egin ziguten: umea nola jaio zen, ze botikak hartzen ditugu gaixo gaudenean, nondik hartzen diren botika horiek (ahotik, azaletik...) edota askotan masaje bat hartuta ere, gure gorputza osasuntsu izan dezakegula. Oso interesgarria izan zen.
Eskerrik asko Bea, Ainhoa eta Maika zuen laguntzarengatik

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina