MARITXU TEILATUKO

2012/10/29

URTAROAK

KAIXO: HEMEN GAUDE 5 URTEKOAK
URTAROARI BURUZKO PROIEKTUA AURKEZTEN DIZUEGU.
ENTZUN ZEIN ONDO ABESTEN DUGUN!



2012/10/15

Landareak hazi dira!

Izugarria izan da gaur goizean gelara sartu eta izan dugun ezustekoa: joan den astean kotoia urez zipriztindu ondoren jogourt potoetan gordetako gure dilistetatik landareak hazi dira! Hau poza gurea! Landareak hazteko eta bizirauteko ura ezinbestekoa dela ikusiaz ikasi dugu.

2012/10/12

4 urtekoak URA-rekin esperimentatzen

Ikasturte hasiera honetan, URA izan da aukeratu dugun gaia. Uraren inguruko ezagutza berriak barneratzen ari gara egiten ditugun jarduera eta esperimentuen bitartez. Hona hemen ikasgelan egindako zenbait jarduera eta esperimentuen argazki batzuk:

2012/10/11

4 urtekoak EUREKAn

Urriaren 4ean EUREKAn egon ginen, URA-ren inguruko ezagutza berriak barneratzeko asmoz. Interesgarria bezain dibertigarria gertatu zitzaigun irteera. Hemen doazkizue bertako argazki batzuk: