MARITXU TEILATUKO

2011/11/26

DINOren ipuinak

Aurkeztu nahi dizuegu 5 urtekoen ikasleek gurasoen laguntzarekin etxean idatzitako ipuinak. Oso dibertigarriak dira eta oso polita da beraiek nola irakurtzen duten ikustea.


5 urte A

5 urte B
  

5 urte D

2011/11/24

MARRAZKI BIZIDUNAK

Orain dela aste batzuk Euskak Telebistak ireki zuen web une berri bat. Bertan zuen seme-alabak marrazki bizidunak, pailazoak, haurrentzako programak ... ikusteko aukera ezin hobea izango dute. Aukera anitza dute eta laster bestelako sorpresak izango direla adierazi dute. Ez galdu EUSKERAZ entzuteko eta gozatzeko baliabide hau.
http://www.eitb.com/eu/hiru3/

Mekaniko bat etorri da


5 urtekoen gela GARRAIOAK gaia lantzen ari gara. Gure kezka bat zen autoak nola funtzionatzen zuten eta hori argitzeko ikasle baten aita etorri zitzaigun hitzalditxo bat ematera. Bera mekanikoa da eta funtsezko gauza batzuk erakutsi zizkigun. Eskerrik asko Mikel zure laguntzarengatik.

2011/11/17

Dinosauroak

Orain dela aste batzuk 5 urtekoen geletan dinosauroen gaia landu zen. Beraiei buruzko informazio bilatzen aritu ginen gure dossierrak eta maketak osatu ahal izateko. Gauza da saretik nabigatzen topatu ginela oso aurkezpen politarekin "dinosaurios para niños" Oso baliagarria izan zitzaigun gelan azalpenak emateko garaian, hori bai euskaratu genuen eta zuek ere erabiltzeko aukera izateko edota haurrekin errepasatu ahal izateko, hemen uzten dizuegu. Eskerrik asko BIOGEOCARLOS konpartitzeagatik.
Dinosaurioak

Eta dinosauroekin jolasteko honako jokua uzten dizuegu:

"PIZTIAK BIZI DIREN LEKUAN" ipuinaren irakurketa

Lau urteko ikasleak ipuin honen irakurketa eta antzezpena landu dute. Bertan ikusi dezakezue zein ondo aritzen dira.
AUPA ARTISTAK!!!

2011/11/15




Ikastolako txikitxoak agertzen zaizkigu hemen, bere gelan lasai lasai, egokitzapen aldia pasa eta gero.
ONGI ETORRIAK!!!

2011/11/02

MARITXU TEILATUKO
GONA GORRIA
ERAMAN HAGIN ZAHARRA
ETA EKARRI BERRIA

Olerkitxo honekin hasiera emango diogu Langaitz ikastolako Haur Hezkuntzako blogari. Bertan gure geletan egiten dugunaren berri jasoko dugu. Horrela zertan gabiltzan jakiteko aukera ezin hobea izango duzue. Zuen gustokoa izango delakoan, hasi zaitezte disfrutatzen!!!