MARITXU TEILATUKO

2012/06/20

BIRZIKLATZEN

Aurten ere zaborra nola sailkatu behar dugun ikasi dugu eta bide batez gure ingurunea zaintzen dugu. Lan pila egin dugu, baina ez da nahikoa denok parte hartzen ez badugu. Ikastolan ikasitakoa etxean aurrera eramaten saiatuko gara. Laguntzen gaituzue?

2012/06/18

ULIARA JOAN GARA 3 URTEKO NESKA MUTILAK
ZEIN GARRAIO BEHAR IZAN DUGU?
EZETZ ASMATU.


2012/06/14

LAISTER DITUGU HEMEN OPORRAK
JAKIN NAHI DUZUE GURE 3 URTEKO NESKA-MUTILAK NORA JOANGO DIREN ETA ZENBAT GARRAIO ERABILIKO DITUZTEN? BA KLIKATU HURRENGO BIDEOA.

2012/06/07

Txitoak jaio dira!


     23 egun gure inkubadoran goxo-goxo egon eta gero, bederatzi txito jaio dira Langaitz ikastolako Haur Hezkuntzako eraikinean, eta ikasle eta irakasleen zaintza, mimo eta animoei esker, politak bezain osasuntsuak daudenak. Ikasleek ez dute berehalakoan ahaztuko, ikasitako hainbat olerki, abesti eta ipuinetan protagonistak diren animaliatxo hauekin izandako bizipena eta esperientzia, ez horixe!