MARITXU TEILATUKO

2013/12/22

Gabonak 2013

Aurtengo gabonak ere umore onean hasi ditugu. San Tomas egunean agertu zen Olentzero ikastolan eta ongi etorri beroa egin genion elkarrekin abestuz, opariak jaso aurretik. Hemen doazkitzue 5 urteko ikasleok egindako jaiotza ikusgarrien irudi eta azalpenak. Ongi pasa gabonak, oporrak eta urte berri on!
Sequence 1 from Jon on Vimeo.

2013/12/17

5 urtekoak eta Olentzeroren txondorra

    Opariak bakarrik ez, ikatza ere banatzen omen du gure olentzerok. Ikazkina dela jakin berri dugu eta ikatza nondik atera edo nola demontre egiten duen ikustera joan gara Aiako harria parke naturalera.
    Txondorra nola egiten duen ikusi eta ikasi dugu.
txondorra from jon on Vimeo.

Olentzeroren opariak

Gabonak gertu ditugu. Olentzerok opariak ekarriko dizkigu eta hoien artean.....

2013/12/05

Euskara- Munduko Altxorra (Kirmen Uribe)

Abenduaren 3an Langaitz Txikin ere ospatu nahi izan genuen munduko altxorraren eguna. Horregatik Argitxo hurbildu zitzaigun eta baita Lehen Hezkuntzakoak ere kontatzera ipuinak. Eskerrik asko.
Argitxo from langaitztxiki on Vimeo.

Euskara eguna from langaitztxiki on Vimeo.

2013/11/14

Ostiral arratsaldeko saioa

Hemen doakizue, ostiral arratsaldez hiru gelak elkartu eta ospatu genuen olerki, abesti eta ipuin kontaketaren laburpentxo bat

langaitz5 from jon on Vimeo.

2013/10/21

HONDARRIBIARA

Oso eguraldi ederra egin zuen egun batean  4 urtekoak  Hondarribiara joan ginen eta bide batez Endaneara. Zenbat lore! zenbat landare!. Letxugak nola landatzen diren ikasi genuen baita etxera eraman ere. Ikastolara ekarri ere egin genuen  landare bat gelan ikusteko nola hazten den, ea  asmatzen duzuen zein den...


HONDARRIBIARA from marijezabalo on Vimeo.

2013/10/13

URTAROAK ezagutzen

 Urtaroak ezagutuz hasi dugu ikasturtea. Urtaro bakoitzaren berezitasunak eta ezaugarriak ikusi eta aztertu ondoren, gaiarekin lotutako mural eder eta koloretsu bat osatu dugu, udazkenari dagokion erakusketa polit batekin batera. Hemen doazkizue egindako lanaren zenbait argazki.

2013/06/27

AGUR PELUTXEAK!

Rosa, Fernando, Wini, Mitxi, Pitxutxi eta Pingu gurekin egon dira haur hezkuntzako azkeneko ikasturte honetan. Orain handitu gara eta lehenengo mailara joango gara baina gure pelutxeak joango ez badira ere gure bihotzean eramango ditugu, BAIETZ!

Muxu handi bat Pelutxeen partetik.


PELUTXE from marijezabalo on Vimeo.

2013/06/26

Gure liburutegia

Bi ikasturtetan irudimenaren erreinuan hegan ibili gara ipuinekin; ilargi zatia jaten, otsoa izuturik, tigrea meriendatzen... hamaika ikusitakoak gara!
 
                         Hala bazan
                         ez bazan
                         gezurra dela
                         ez niri esan.

2013/06/07

ERRENTERIA EZAGUTU

5 URTEKO IKASLEEK GURE HERRIA HOBETO EZAGUTZEKO AUKERA IZAN ZUTEN. BEGIRA ZEIN ONDO ETA ZEIN GUSTURA ENTZUN ZUTEN!

ERRENTERIA from marijezabalo on Vimeo.

2013/05/25

UDABERRIA eta 4 urtekoak

Udaberriaren inguruan jardun dugu azken asteotan. Loreak, landareak, animaliak, koloreak...hona hemen gelan egin ditugun zenbait jarduera eta ekoizpenen argazkiak.

2013/05/22

Kristina Eneaz gozatuz!

3 urteko ikasleok Kristina Enea parkean izan ginen. Han, Marrubitxok bertako animaliak eta zuhaitz ederrak erakutsi zizkigun, eta baita haien berri eman ere: Ahateak, paumak, izeiak... Primeran pasa genuen!!!
KristinaEnea from Iñaki Erkizia on Vimeo.

2013/04/26

IPUINTXOAK IKUSI NAHI?

KAIXO LAGUNAK!!!
ORAINGO HONETAN ESKAINI NAHI DIZUEGU IPUIN BATZUK IKUSI ETA ENTZUTEKO HELBIDE BAT. EA GUSTATZEN ZAIZUEN ETA GOZATU.

2013/04/25

LIBURU EGUNA

Liburu eguna izan zen apirilaren 23an eta gure ikastolan  ospatu nahi izan genuen eta baita gozatu ere.

Ipuinak asko gustatzen zaizkigunez oso egun polita izan zen gurea ez den beste geletan hainbat ipuin ikusteko eta aldi berean amets egiteko.

Jarrai dezagun amets egiten. Behin batean................................

2013/04/10

mazedonia

Oporrak hartu aurretik elikagaien inguruan aritu ginen. Hona hemen mazedonia egin genueneko irudiak.

2013/03/21

BULARRETIK MINTZORA

Orain dela gutxi hasi gara Bularretik Mintzora egitasmoarekin.
Begira zein gustura ari garen! 





2013/03/19

4 urtekoak CAMELOT-en

Martxoaren 15ean CAMELOT-era egin genuen irteera eta gozatu ederra hartu genuen. Begira zeinen ongi pasa genuen!
Camelot from jon on Vimeo.

2013/03/01

TANTANTXO PLOC, PLOC, PLIK KONTZERTUAN.




Otsailaren 14an, 5 urteko gelakoak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eskeini zigun emanaldi interesgarri hau ikustera joan ginen. Hemen ditugu egun hortako argazki batzuk eta haiek abestutako " Olelé " kantaren grabazioa. Zuen gustokoa izatea espero dugu!
Hemen behean dituzue musika saioetan eta kontzertuan landutako obra batzuk:

2013/02/28

Udal liburutegia

DAGOENEKO HASI GARA BULARRETIK MINTZORAKO EGITASMOAREKIN, HORI DELA ETA GURE IKASLEAK ,TXANDAKA ETA OSTEGUNERO, MOTXILA HARTUTA UDAL LIBURUTEGIRA DOAZ GUSTUKO DITUZTEN LIBURUAK  EDO IPUINAK HARTZERA.
JAKIN EZAZUE UDAL LIBURUTEGIKO BLOGA HEMEN  IKUS DEZAKEZUELA.

BULARRETIK MINTZORA EGITASMOA


BULARRETIK MINTZORA EGITASMOAREN BARRUAN  LIBERTITZEKO KANTAK ESKEINI NAHI DIZKIZUEGU. UMEEKIN KANTATZEKO, JOLASTEKO.... HORRETARAKO KLIKATU HEMEN.

2013/02/22

5 URTEKOAK IPUINA KONTATZEN


EZAGUTZEN AL DUZUE
 JÉRÔME RUILLIER-EN
LAU IZKINA BESTERIK EZ IPUINA?
BA IKUSI ETA ENTZUN ZEIN ONDO KONTATU DUTEN 5 URTEKOEK

2013/02/08

2013/02/02

HAUR HEZKUNTZAN AKELARREA PREST !!!

Antolatzen ari garen akelarrean ikasleak prest daude, desfilea ikustera hurbilduko zareten guztiak sorgintzeko. Datorren ostiralean, otsailak 8, arratsaldeko 14:45ean Beraun auzoan barrena izango da.

Doinua eta dantzak baditugu, baita hainbat gurasori esker mozorroak ere.

Ikusi nola aritu diren lan etan lan. Bikaina izan da egin duten lana baita mozorroak hobetzeko eskeini dituzten ideiak ere.

Hemen gutxi batzuk agertzen dira baina ez daude lagundu duten guztiak eta noski  irakasleok eskerrak eman nahi dizkiegu agertzen ez direnei ere.





2013/01/31

BADATOZ INAUTERIAK!

Inauteriak gainean ditugula eta 4 urteko ikasleok ospakizun hauen inguruan jardun dugu azken asteotan. Munduko beste herrietako inauteriak ordenagailuan ikusi eta gero, gure herrikoak sakonago ezagutu ditugu: Ziripot, Miel Otxin, Zaldiko, zakuzaharrak, joaldunak...
Eta orain, Inauteri egunerako prestaketan buru-belarri murgilduta gabiltza. 

2013/01/08

4 urtekoak

Hemen doazkitzue gabon aurreko egunetan ateratako zenbait argazki; karpetak egiten, arrautza kaxak margotzen, Olentzerorekin...