MARITXU TEILATUKO

2011/12/22

Neu naiz indartsuena



Gabonetako oporren aurretik, beste altxor txiki baten irakurketa, kontaketa eta antzezpena egin dugu 4 urteko ikasleok.
Ipuinak arrakasta handia izan du gure artean, asko gustatu zaigu, ikusi besterik ez dago irudietan, beraz, gurasoei ohartxo bat hemendik: pozik kontatuko genizueke zuei ere, beraz, ipuina eskuratu gabon hauetan - liburutegitik hartuta, erosita...- ez zarete damutuko eta!
Beste ipuin hauek ere irakurri ditugu eta guztiak dira oso gomendagarriak: Egun haizetsua, Piztiak bizi diren lekuan, antxume tentela, ahate txepela, Bremengo musikariak, munduko etxerik handiena, Untxitxo txuria...
Ongi pasa gabonak!

2011/12/21

Gurasoak sukaldatzera etorri dira.

5 urtekoen gelan gabonekin batera errezetak landu ditugu eta horretarako guraso batzuk gonbidatu ditugu gelara sukaldatzeko. Hementxe dituzue argazki batzuk ikusteko nola aritu ziren. Eskerrik asko Montse, Kristina eta Estitxu zuen laguntzarengatik.

2011/12/20

GOTZONEREN GELAKOAK

Iepa!
Oraingo honetan 2 urtekoen azkeneko gela aurkeztea tokatzen zaigu, bazen garaia, ezda?
Hurrengo bideontxoan ikusteko aukera duzue.
ONGI ETORRIAK hauei ere bai!!!

2011/12/04

2011/12/02

URTAROAK

5 urtekoen geletan Urtaroen gaia landu genuen. Kezka asko argitu genituen baina baita ikasia genituen beste hainbat gogoarazteko balio izan zaigu. Ikasitakoa etxean errepasatzeko edota gelan edozein momentuan berriro ikusteko, baliogarria ikusi dugu bertan jartzea oso lagungarria egin zitzaigun auzkezpena, internetetik hartutako zenbait irudi eta informazioekin.

Urtaroak