MARITXU TEILATUKO

Musika. etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Musika. etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/03/30

ELURRA

Gaur harrigarria bada ere, elurrarekin esnatu gara. Okerrena da ezin garela atera berarekin jolastera.  Ahal duzuenok aprobetxatu leihotik, terrazatik, balokoitik hartzeko eta gozatu, ikutu, esperimentatu...bitartean guk uzten dizuegu askotan gelan abestu izan dugun kanta bat.

Hoy, aunque parece increíble, nos hemos despertado con nieve. Lo peor es que no podemos salir a la calle para jugar con ella. Los que podáis, cogerla de la ventana, de la terraza, balcón... y disfrutarla, tocarla, experimentar... Mientras nosotras os ponemos una canción que muchas veces hemos cantado en clase.


2014/06/19

Langaitz Txiki Orkestra

Txikiak badira Langaitz Txikin dauden haurrak, a zein orkestra handia dugun gure zuzendariari esker!
 Eskerrik asko Maider.

Langaitz Txiki Orkestra from LANGAITZ on Vimeo.

2014/03/20

Barrok...ino. EOS


Otsailaren 20an, 5 urteko ikasleok, musika saioetan Barrokoari buruzko hainbat jarduera desberdin landu eta gero, aukera izan genuen Euskadiko Orkestraren Hezkuntza Departamentoak antolatutako emanaldi bat ikustera joateko.
Askari bat zen aitzakia. Bertan aktore bat, hiru instrumentista eta bi abeslari bildu ziren, eta askaria dastatzen zuten bitartean pixkanaka barrokoaren munduan murgiltzera eraman gintuzten. Istorio txiki bat sortu zuten viola da gamba, biolin eta gitarra barrokoaren soinu arkaikoekin eta ahotsekin.

Barrok...ino. from langaitztxiki on Vimeo.


Hona hemen klasean landutako obra baten bideoa.
Canarios, G. Sanz. Instrumentala.

Orain,
El invierno, Vivaldi. Instrumentala.




2013/03/01

TANTANTXO PLOC, PLOC, PLIK KONTZERTUAN.




Otsailaren 14an, 5 urteko gelakoak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eskeini zigun emanaldi interesgarri hau ikustera joan ginen. Hemen ditugu egun hortako argazki batzuk eta haiek abestutako " Olelé " kantaren grabazioa. Zuen gustokoa izatea espero dugu!
Hemen behean dituzue musika saioetan eta kontzertuan landutako obra batzuk: