MARITXU TEILATUKO

2014/02/25

KAIXo LAGUNAK!!! PASA DEN ASTELEHENEAN, 3 URTEKOEN GELAKOAK, KAMELOT PARKEAN EGON GINEN. PRIMERAN PASA GENUEN LAGUNEKIN JOLASEAN. HORREN FROGA HEMEN UZTEN DIZUEGUN BIDEOTXOA. HURRENGO ARTE.

3 urtekoak Kameloten from langaitztxiki on Vimeo.

2014/02/20

Euskal Inauteriak






Aurten Euskal Inauteriak ospatuko ditugu Langaitz Txikin. Laguntzera hurbildu zareten guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu. Hau guztia aurrera eramatea ezinezkoa izango bailitzateke  zuek gabe. Mila, mila esker.
Hemen uzten dizuegu abestu eta dantzatuko dugun abesti bat, zuek ere ikas dezazuen.
Zorionak lan bikaina egin duzue!
Gora Euskal Inauteriak!


Txibiripon eta Ziripot
 Erreferentzia: Urtxintxa 5 urte, 2.CDa, 18. kanta                           
 Kanta: 
 Txibiripon eta Ziripot, dantzari onak gara biok.                                 
 Txibiripon eta Ziripot, zazpi sorgin dantzan Ernion. 
 - Tan, tan, tan, tan        
- Nor da? Nor da? 
- Ziripot naiz ni 
- Esan, esan berriz 
- Tan, tan, tan, tan 
- Nor da? Nor da? 
- Ziripot naiz ni 
- Barrura dantzara 
Txibiripon eta…
 - Tan, tan, tan, tan
 - Nor da? Nor da? 
- Miel Otxin naiz 
- Esan, esan berriz 
- Tan, tan, tan, tan 
- Nor da? Nor da? 
- Miel Otxin naiz. 
- Kanpora hor konpon. 

2014/02/12

Andy Warhol eta gu

Gure gorputza sakonago ezagutzen aritu garen egun hauetan, Andy Warhol margolari, idazle eta zinema-zuzendari estatu batuarraren margolan ezagun batzuk ikusi ditugu: aurpegien erretratu margotuena besteak beste. Artelan honetan oinarritu gara geure aurpegiak margotu ditugunean, izan ere, eta ikasi berri dugun abestiak dioen bezala aurpegia da bihotzaren irudia!

warhol from Jon on Vimeo.

2014/02/10

KAIXO LAGUNAK!
AZKENEKO HILABETEAN  3 URTEKOEK JOSTAILU PROIEKTUA LANDU DUGU GELAN. ETXETIK JOSTAILUAK EKARRI DITUGU ETA GELAKIDEEI UTZI DIZKIEGU. IKASI DUGU JOSTAILUAK EROSTEAZ GAIN, GUK GEUK EGIN DITZAZKEGULA ERE. IKUSI ZEIN ONDO IBILI GAREN.

EDURNE 3A from langaitztxiki on Vimeo.

2014/02/05