MARITXU TEILATUKO

2013/12/22

Gabonak 2013

Aurtengo gabonak ere umore onean hasi ditugu. San Tomas egunean agertu zen Olentzero ikastolan eta ongi etorri beroa egin genion elkarrekin abestuz, opariak jaso aurretik. Hemen doazkitzue 5 urteko ikasleok egindako jaiotza ikusgarrien irudi eta azalpenak. Ongi pasa gabonak, oporrak eta urte berri on!
Sequence 1 from Jon on Vimeo.

2013/12/17

5 urtekoak eta Olentzeroren txondorra

    Opariak bakarrik ez, ikatza ere banatzen omen du gure olentzerok. Ikazkina dela jakin berri dugu eta ikatza nondik atera edo nola demontre egiten duen ikustera joan gara Aiako harria parke naturalera.
    Txondorra nola egiten duen ikusi eta ikasi dugu.
txondorra from jon on Vimeo.

Olentzeroren opariak

Gabonak gertu ditugu. Olentzerok opariak ekarriko dizkigu eta hoien artean.....

2013/12/05

Euskara- Munduko Altxorra (Kirmen Uribe)

Abenduaren 3an Langaitz Txikin ere ospatu nahi izan genuen munduko altxorraren eguna. Horregatik Argitxo hurbildu zitzaigun eta baita Lehen Hezkuntzakoak ere kontatzera ipuinak. Eskerrik asko.
Argitxo from langaitztxiki on Vimeo.

Euskara eguna from langaitztxiki on Vimeo.