MARITXU TEILATUKO

berriak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
berriak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/03/30

ELURRA

Gaur harrigarria bada ere, elurrarekin esnatu gara. Okerrena da ezin garela atera berarekin jolastera.  Ahal duzuenok aprobetxatu leihotik, terrazatik, balokoitik hartzeko eta gozatu, ikutu, esperimentatu...bitartean guk uzten dizuegu askotan gelan abestu izan dugun kanta bat.

Hoy, aunque parece increíble, nos hemos despertado con nieve. Lo peor es que no podemos salir a la calle para jugar con ella. Los que podáis, cogerla de la ventana, de la terraza, balcón... y disfrutarla, tocarla, experimentar... Mientras nosotras os ponemos una canción que muchas veces hemos cantado en clase.


2020/03/27

Poisson Rouge jolasen webgunea

Kaixo familia!
Egun hauetan etxean geratu beharrarekin webgune asko ari dira dohan eskeintzen beraien edukiak.
Ikastolak harpiedtza du egina horietako batean eta asko erabiltzen dugu geletan: https://www.poissonrouge.com/
Printzipioz apirilaren 15 arte izango dute dohainik, webgunean honako datu hauek sartu ezkero:

Erabiltzailea: coronafr2020
Pasahitza: coronafr2020

Espero dugu zuen seme-alabek gozatzea eta entretenitzea.

Hola familias!
En estos días de confinamiento en casa muchas son las páginas web que ofrecen sus contenidos de manera gratuita por un tiempo. Entre ellas hay una a la cual la ikastola está subscrita y que utilizamos mucho en las aulas: https://www.poissonrouge.com/
En principio podremos acceder a su contenido hasta el día 15 de Abril siempre y cuando pongamos los siguientes datos:

Usuario: coronafr2020
Contraseña: coronafr2020

Esperamos que vuestros hijos-as lo disfruten y se entretengan.

2017/05/29

2015/02/10

TXONTXONGILLO TALDEA

Santa Ageda bezperan, otsailak 4, Enkarni Genua etorri zitzaigun ikastolara. Itsasminez antzezlana ikusteko aukera eman zigun. Ederki gozatu genuen.

ITSASMINEZ from Bizarain on Vimeo.

2014/12/05

Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 3an, Haur Hezkuntzako haurrek ere ospatu nahi izan zuten Euskararen Eguna.
 Alaiki abestu, kantatu egin zuten: EUSKARAZ!!!.
 Eskerrak ere eman nahi dizkiegu ipuinak irakurtzera etorri ziren 6.mailakoei. Etorri berriz ere nahi duzuenean.
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA from marijezabalo on Vimeo.

2014/02/20

Euskal Inauteriak






Aurten Euskal Inauteriak ospatuko ditugu Langaitz Txikin. Laguntzera hurbildu zareten guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu. Hau guztia aurrera eramatea ezinezkoa izango bailitzateke  zuek gabe. Mila, mila esker.
Hemen uzten dizuegu abestu eta dantzatuko dugun abesti bat, zuek ere ikas dezazuen.
Zorionak lan bikaina egin duzue!
Gora Euskal Inauteriak!


Txibiripon eta Ziripot
 Erreferentzia: Urtxintxa 5 urte, 2.CDa, 18. kanta                           
 Kanta: 
 Txibiripon eta Ziripot, dantzari onak gara biok.                                 
 Txibiripon eta Ziripot, zazpi sorgin dantzan Ernion. 
 - Tan, tan, tan, tan        
- Nor da? Nor da? 
- Ziripot naiz ni 
- Esan, esan berriz 
- Tan, tan, tan, tan 
- Nor da? Nor da? 
- Ziripot naiz ni 
- Barrura dantzara 
Txibiripon eta…
 - Tan, tan, tan, tan
 - Nor da? Nor da? 
- Miel Otxin naiz 
- Esan, esan berriz 
- Tan, tan, tan, tan 
- Nor da? Nor da? 
- Miel Otxin naiz. 
- Kanpora hor konpon. 

2014/02/12

Andy Warhol eta gu

Gure gorputza sakonago ezagutzen aritu garen egun hauetan, Andy Warhol margolari, idazle eta zinema-zuzendari estatu batuarraren margolan ezagun batzuk ikusi ditugu: aurpegien erretratu margotuena besteak beste. Artelan honetan oinarritu gara geure aurpegiak margotu ditugunean, izan ere, eta ikasi berri dugun abestiak dioen bezala aurpegia da bihotzaren irudia!

warhol from Jon on Vimeo.

2013/12/17

2013/04/25

LIBURU EGUNA

Liburu eguna izan zen apirilaren 23an eta gure ikastolan  ospatu nahi izan genuen eta baita gozatu ere.

Ipuinak asko gustatzen zaizkigunez oso egun polita izan zen gurea ez den beste geletan hainbat ipuin ikusteko eta aldi berean amets egiteko.

Jarrai dezagun amets egiten. Behin batean................................

2013/03/21

BULARRETIK MINTZORA

Orain dela gutxi hasi gara Bularretik Mintzora egitasmoarekin.
Begira zein gustura ari garen! 





2013/02/28

Udal liburutegia

DAGOENEKO HASI GARA BULARRETIK MINTZORAKO EGITASMOAREKIN, HORI DELA ETA GURE IKASLEAK ,TXANDAKA ETA OSTEGUNERO, MOTXILA HARTUTA UDAL LIBURUTEGIRA DOAZ GUSTUKO DITUZTEN LIBURUAK  EDO IPUINAK HARTZERA.
JAKIN EZAZUE UDAL LIBURUTEGIKO BLOGA HEMEN  IKUS DEZAKEZUELA.

BULARRETIK MINTZORA EGITASMOA


BULARRETIK MINTZORA EGITASMOAREN BARRUAN  LIBERTITZEKO KANTAK ESKEINI NAHI DIZKIZUEGU. UMEEKIN KANTATZEKO, JOLASTEKO.... HORRETARAKO KLIKATU HEMEN.

2012/11/30

OLENTZERO

Kaixo familia::
Olentzero etorriko zaigu laister. Ekarriko dituen opariak hauetako asko izan daitezke.
Gehienak "Bularretik Mintzora" egitasmoak aholkatutakoak dira.


De OLENTZERO

2012/11/29

IRRIEN LAGUNAK OARSOALDEAN

Datorren igandean, abenduak 2, Oiartzunen IRRIGINTZA JAIA ospatuko da Elorsoro kiroldegian. Euskara bultzatzeko asmoarekin bideo eta hau kanta hau prestatu dute. Goza itzazue!!!
Irrien Lagunak Oarsoaldean from Oarso Jolas on Vimeo.

Euskeraren eguna

Astelehenean, abenduaren 3an, Euskeraren eguna ospatuko dugu. 6.mailako ikasleak etorriko zaizkigu ipuinak kontatzera!!! Eta hori ez da izango jasoko dugun bisita bakarra... zein gehiago etorriko da???

Girotzen hasteko hemen uzten dizuegu kanta batzuk praktikatzeko.


2012/06/07

Txitoak jaio dira!


     23 egun gure inkubadoran goxo-goxo egon eta gero, bederatzi txito jaio dira Langaitz ikastolako Haur Hezkuntzako eraikinean, eta ikasle eta irakasleen zaintza, mimo eta animoei esker, politak bezain osasuntsuak daudenak. Ikasleek ez dute berehalakoan ahaztuko, ikasitako hainbat olerki, abesti eta ipuinetan protagonistak diren animaliatxo hauekin izandako bizipena eta esperientzia, ez horixe!