MARITXU TEILATUKO

5 URTE etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
5 URTE etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/04/02

GAURKO EGUNA ALAITZEKO

Hemen gaude berriro. Oraingo honetan abesti batekin eguna alai bukatzeko asmoz.

Aquí estamos de nuevo. En esta ocasión con una canción con la intención de terminar el día contentos.


URDINDUZ

Egun on familia!!!!
Hementxe gaude bideo horrekin.
Ea gustoko duzuen..


¡¡¡Buenos días familia!!!
Aquí estamos con ese vídeo.
Esperemos que os guste



2017/06/22

Kalera liburutegia


Bizarain txikin liburutegia kalera atera dugu jolasekin batera. Zein ondo egoten garen!

2017/06/16

KURTSO BUKAERA HH 5.B

Kaixo familiak:
 Hemen duzue aurtengo Haur Hezkuntzako 5. B gelako argazkien bildumarekin egindako muntaia. Ikasturte hau oso polita eta atsegina izan da. Plazer bat zuen seme-alabekin hainbeste abentura konpartitu izana. Eskerrik asko gugan jarri duzuen konfiantzagatik.

2017/05/21

ARRITXULORAKO TXANGOA 5.B


Kaixo Aitatxo eta Amatxoak:
Maiatzan 18-19 Arritxulon egon gara Bizaraingo Haur Hezkuntzako 4 gelak. Eguraldi oso txarra egin arren, ez diogu jolasteari utzi, eta izugarri ongi pasa dugu egun hauetan. Elkarrekin bazkaldu, afaldu, gosaldu, lo egin eta gure gauzetaz arduratzea esperientzia paregabea izan da. Oso ongi pasa dugu eta gainera Arritxulon oso ongi tratatu gaituzte.
Hemen zintzilikatu dugu 5.Bko bideoa. Aurrerago beste bideo orokorrago bat botako dugu.
Ea gustatzen zaizuen.

2017/05/03

ANTZERKIA 5B

Kaixo guztioi:
Aste Santu aurreko kontua bada ere Bizaraineko Haur Hezkuntza 5B gelan egindako antzerkiaren inguruko lanaren berri eman nahi dizuegu. Oso lan polita izan da eta benetan ondo pasa dugu. Antzerkiaren inguruko ezagutzaz hitz egin ondoren, "Arratoitxo kaskarinaren" ipuina aurkeztu genuen: pertsonaiak zehaztu, ipuinari buruz hitz egin eta bakoitzaren iritziak entzun genituen.
Entseiguak egin eta Haur Hezkuntzako geletan aurkeztu genuen gure lana. Gelako talde bakoitzak bi gelatan aurkeztu zuen lana. Oso polita atera zitzaigunez, eta gehiagotan egiteko gogoa geneukanez, taldeka gelako gurasoei aurkeztea erabaki genuen. Oso esperientzia polita eta atsegina. Zein ongi pasa genuen.
ANTZERKIA 5B

2017/04/25

Opila eguna iritsi da



Kaixo :
 Gaur San Markos eguna ospatzeko gogoa ekarri du Marian irakasleak. Bera,  Hondarribikoa da eta bertan asko ospatzen omen da jai hau.  Berak egindako opila ekarri du eta denen artean jan dugu hamaiketarako. Goxo goxoa zegoen.

2017/03/20

GU ERE SUKALDARIAK !!

KAIXO:

   EGUN HAUETAN 5 URTEKO IKASLEAK SUKALDARITZAN ARITU DIRA.
   ERREZETA DESBERDINAK EGIN DITUZTE ETA IZUGARRI ONDO MOLDATU DIRA.
   EA ZUEK ERE ETXEAN ANIMATZEN ZARETEN!!
             
              ON EGIN !!
    
PINGUINOAK from Bizarain on Vimeo.
PIN-FRUIT from Bizarain on Vimeo.
MARRUBIZKO BATIDOA from Bizarain on Vimeo.
CAKE-POPS from Bizarain on Vimeo.

2016/03/08

Kulturartekotasun astea

Kulturartekotasunaren astean guraso batzuk eskolan izan genituen, eta beste batzuk beraien grafiaz idazki bat bidali ziguten.