MARITXU TEILATUKO

2012-2013 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2012-2013 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/06/27

AGUR PELUTXEAK!

Rosa, Fernando, Wini, Mitxi, Pitxutxi eta Pingu gurekin egon dira haur hezkuntzako azkeneko ikasturte honetan. Orain handitu gara eta lehenengo mailara joango gara baina gure pelutxeak joango ez badira ere gure bihotzean eramango ditugu, BAIETZ!

Muxu handi bat Pelutxeen partetik.


PELUTXE from marijezabalo on Vimeo.

2013/06/26

Gure liburutegia

Bi ikasturtetan irudimenaren erreinuan hegan ibili gara ipuinekin; ilargi zatia jaten, otsoa izuturik, tigrea meriendatzen... hamaika ikusitakoak gara!
 
                         Hala bazan
                         ez bazan
                         gezurra dela
                         ez niri esan.

2013/06/07

ERRENTERIA EZAGUTU

5 URTEKO IKASLEEK GURE HERRIA HOBETO EZAGUTZEKO AUKERA IZAN ZUTEN. BEGIRA ZEIN ONDO ETA ZEIN GUSTURA ENTZUN ZUTEN!

ERRENTERIA from marijezabalo on Vimeo.

2013/05/25

UDABERRIA eta 4 urtekoak

Udaberriaren inguruan jardun dugu azken asteotan. Loreak, landareak, animaliak, koloreak...hona hemen gelan egin ditugun zenbait jarduera eta ekoizpenen argazkiak.

2013/05/22

Kristina Eneaz gozatuz!

3 urteko ikasleok Kristina Enea parkean izan ginen. Han, Marrubitxok bertako animaliak eta zuhaitz ederrak erakutsi zizkigun, eta baita haien berri eman ere: Ahateak, paumak, izeiak... Primeran pasa genuen!!!
KristinaEnea from Iñaki Erkizia on Vimeo.

2013/04/26

IPUINTXOAK IKUSI NAHI?

KAIXO LAGUNAK!!!
ORAINGO HONETAN ESKAINI NAHI DIZUEGU IPUIN BATZUK IKUSI ETA ENTZUTEKO HELBIDE BAT. EA GUSTATZEN ZAIZUEN ETA GOZATU.

2013/04/25

LIBURU EGUNA

Liburu eguna izan zen apirilaren 23an eta gure ikastolan  ospatu nahi izan genuen eta baita gozatu ere.

Ipuinak asko gustatzen zaizkigunez oso egun polita izan zen gurea ez den beste geletan hainbat ipuin ikusteko eta aldi berean amets egiteko.

Jarrai dezagun amets egiten. Behin batean................................