MARITXU TEILATUKO

2017/05/29

2017/05/21

ARRITXULORAKO TXANGOA 5.B


Kaixo Aitatxo eta Amatxoak:
Maiatzan 18-19 Arritxulon egon gara Bizaraingo Haur Hezkuntzako 4 gelak. Eguraldi oso txarra egin arren, ez diogu jolasteari utzi, eta izugarri ongi pasa dugu egun hauetan. Elkarrekin bazkaldu, afaldu, gosaldu, lo egin eta gure gauzetaz arduratzea esperientzia paregabea izan da. Oso ongi pasa dugu eta gainera Arritxulon oso ongi tratatu gaituzte.
Hemen zintzilikatu dugu 5.Bko bideoa. Aurrerago beste bideo orokorrago bat botako dugu.
Ea gustatzen zaizuen.

2017/05/03

ANTZERKIA 5B

Kaixo guztioi:
Aste Santu aurreko kontua bada ere Bizaraineko Haur Hezkuntza 5B gelan egindako antzerkiaren inguruko lanaren berri eman nahi dizuegu. Oso lan polita izan da eta benetan ondo pasa dugu. Antzerkiaren inguruko ezagutzaz hitz egin ondoren, "Arratoitxo kaskarinaren" ipuina aurkeztu genuen: pertsonaiak zehaztu, ipuinari buruz hitz egin eta bakoitzaren iritziak entzun genituen.
Entseiguak egin eta Haur Hezkuntzako geletan aurkeztu genuen gure lana. Gelako talde bakoitzak bi gelatan aurkeztu zuen lana. Oso polita atera zitzaigunez, eta gehiagotan egiteko gogoa geneukanez, taldeka gelako gurasoei aurkeztea erabaki genuen. Oso esperientzia polita eta atsegina. Zein ongi pasa genuen.
ANTZERKIA 5B