MARITXU TEILATUKO

2012/02/21

5 URTEKOAK ELURRETAN JOLASTEN

5 URTEKO B TALDEAK PRIMERAN PASA ZUTEN ELURRETAN JOLASTEN AURTENGO ELURTEAN.

ERREKA MARI

Ezagutzen al duzue Errekamariren ipuina? Bai? Ez...? Beno ba oraingo honetan ezagutzeko aukera izango duzue. Belaunaldiz belaunaldi ahoz aho kontatu den ipuin polit-polita da, non Euskal Herriko LAMIA da protagonista.
Gozatu eta aurrera!!!

2012/02/20

ZER JANTZIKO DUT?


Gorputza landu eta gero jolasteko lotura bat utzi nahi dizuegu etxean aritzeko, idibadigital orrialdetik hartua.
Seguru gure ume txikiak gozatuko dutela. Eguraldiaren baitan, ea asmatzen duten ze arropa den egokiena jazteko. Jarduerak " Y ahora... ¿Que me pongo?" du izena, bertan klikatuta ahal izango duzue jolastu. Edota nahi izan ezkero dauden bestelako jolasak probatu. Denak politak eta dibertigarriak.


2012/02/17

WEB INTERESGARRIA BAT

Saretik nabigatzen oso orrialde interesgarri bat aurkitu dut, behintzat nire ustetan. Bertan ipuinak(entzuteko edo ikusteko) aukera dago, azalpenak ... aurkitu ditzazkegu. Euskarari beste bultzakada bat emateko baliabide on bat. Bisitatzera gonbidatzen zaituztet eta lehenengo etekinak ateratzeko bertan azaltzen diren hiru bideotxo jarriko ditut, orain 5 urteko geletan landuko dugun Euskal Mitologia gaiarentzat primeran etorriko zaizkigunak.


Mari from pkeizagirre on Vimeo.

Akerbeltz from pkeizagirre on Vimeo.

Lamia from pkeizagirre on Vimeo.

2012/02/16

Gaur, Otsailak 16, osteguna, hiru urteko haurrak indioz mozorrotu gara!!!Hemen ditugu 3B gelako indio politen argazkiak!!

Inauteriko pertsonaiak

Bihar, ostirala, inauteriak ospatuko ditugu eta gure ipuinaren pertsonaiak aurkeztu nahi dizkizuegu.



2012/02/14

Bi urtekoen oilo, oilar eta txitoak

Otsaileko lehendabiziko hotz hauek, ikasgelako epeltasun eta goxotasuenan igaro ditugu, jolasean, kantuan, dantzan, eskulanak egiten...
Hemen doakizue  gure eskulanen bideotxo bat.
Izan ongi!

Dinosauroak ikasten

5 urtekoak Dinosauroen gaiaren inguruan lan mordoxka egin genuen eta erakutsi nahi dizuegu laburbilduta lan horren emaitza. Espero dugu zuek disfrutatzea guk egiten disfrutatu genuen bezala.

2012/02/13

EUSKAL INAUTERIAK

Ostiral honetan inauteriak ospatuko ditugu eta aurtengo gaia, iaz egin genuen bezala, EUSKAL INAUTERIAK izango da. Geletan honen inguruan lanean ari gara, pertsonai ezberdinak ikasten, Euskal Herriko lurralde ezberdinetan kokatzen...
Zuek ere etxean ezagutzeko aukera izateko interneten aurkitutako aurkezpen bat uzten dizuegu, gelan ere probetxu handia aterako diogu, noski!!!
Aurrera eta asko ikas ezazue!

2012/02/10

GURASOEI ESKERRAK

Azkeneko urteetan egin dugun bezala, inauteriko jantziak egiteko zuei laguntza eskatu eta zuen erantzuna ikusi eta gero eskerrak eman nahi dizkizuegu egin duzuen lan guztiarengatik. MILA-MILA ESKER!!!


2012/02/09

DINOSAUROEN TXOSTENA

Gure lanak eguneratzeko asmoarekin berreskuratu dugu Dinosauroekin egin genuen txostena. Primeran pasa genuen osatzen eta gauza pilo ikasi genituen. Azkenean 5 urtekoen hiru gelen arteko lana bat izan zen  eta hona hemen emaitza.





Dinosauroen txostena from langaitztxiki on Vimeo.

Olaiaren ama etorri da

Pasa den astean Amaiaren gelako Olaiaren ama etorri zen bisitan. Zergaitik?  5 urtekoen gelan gorputza landu dugu eta bukaerarako zentzumenak utzi genituen. Horietako bat,dakizuen bezala, entzumena da eta Olaiaren amak entzun ahal izateko belarrietan aparato batzuk eramaten ditu. Bere eguneroko bizitzari buruz bitxikeri asko kontatu zizkigun: umeak txikiak zirenean nola zekien negarrez ari ote ziren, nola dakien etxeko tinbrea jotzen dutela edo telefonoa noiz ari den jotzen... eta badakizue nola? Ba dena argietara konektatua du etxean, berak dio bere etxea diskoteka bat ematen duela. Iratzargailu berezi bat dauka eta hori ere telefonora konektatua dute, argia eta guztiz dauka esnatzeko... Dena benetan bitxi bitxia. Zeinu hizkuntzako zenbait zeinu erakutsi zizkigun ere, bere alabaren laguntzarekin. Umeak oso interesatuak egon ziren eta andereñoak gehiago. Oso oso interesgarria. Eskerrik asko Yolanda  hitzaldiarengatik.


Honekin batera ere Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en azkeneko lanean(Zazpikoloroa) abesten duten kanta bat landu genuen, non zeinuen hizkuntza erabiltzen duten. Benetan polita eta erraza ikasteko. Animatzen zarete zuek ere ikastera? Hemen usten dizuegu beraiek argitaratutako bideoa, bertan azaltzen da kanta honen prozesua: ESKUETAN

2012/02/08

Sta Ageda

Ostiralean Lehen hezkuntzako ikasleak etorri ziren Haur Hezkuntzako eraikinera Sta Agedako bertsoak kantatzera.

2012/02/07

Liburutegi berrian egon gara

Pasa den astean estreinatu genuen Haur Hezkuntzako liburutegi berria. Taldeka erabiltzen hasiak gara eta gure ikasleak oso gustora aritu dira liburu berriak eskuetan hartu eta ipunak "irakurtzen".

2012/02/05

Otsoa dator! ipuinaren antzezpena. 4 urteko ikasleak

Otsoa dator! ipuina antzeztu diegu oraingoan bi, hiru eta bost urteko ikaskideei.
A ze sorpresa hartu zuten ikusleek otsoarekin.

ELURRA EGIN DU!!!

Ostegunean elurra egin zuen baina larunbatean askoz ere gehiago. Dena zuri zuri gelditu zen eta  haurrekin elurretan jolasteko aukera paregabe hau aprobetxatuko zenutela pentsatzen dut, baita argazki politak aterazeko ere. Elur panpinak egingo zenituzten, ez da? Animatzen zarete ikastolara horietako argazkiak ekartzen? Gure blog honetan jarriko genituzke denak ikusteko aukera izateko. Zer iruditzen zaizue?
Eta elurraren kanta eta keinu batzuk ikasteko hemen usten dizuet bideotxo bat ,bai gelan bai etxean  abesteko. Ea gustokoa duzuen!

2012/02/02

GURASOAK GORPUTZARI BURUZ HITZ EGITEN

Pasa den astean 5 urtekoen gelara hiru amatxo etorri zitzaizkigun gure gorputzari buruz hitz egiteko. Batak ume bat izan du orain dela oso gutxi, bestea botikaria da eta bestea masajista. Beraiek dakitenari buruz hitz egin ziguten: umea nola jaio zen, ze botikak hartzen ditugu gaixo gaudenean, nondik hartzen diren botika horiek (ahotik, azaletik...) edota askotan masaje bat hartuta ere, gure gorputza osasuntsu izan dezakegula. Oso interesgarria izan zen.
Eskerrik asko Bea, Ainhoa eta Maika zuen laguntzarengatik