MARITXU TEILATUKO

2012/02/09

Olaiaren ama etorri da

Pasa den astean Amaiaren gelako Olaiaren ama etorri zen bisitan. Zergaitik?  5 urtekoen gelan gorputza landu dugu eta bukaerarako zentzumenak utzi genituen. Horietako bat,dakizuen bezala, entzumena da eta Olaiaren amak entzun ahal izateko belarrietan aparato batzuk eramaten ditu. Bere eguneroko bizitzari buruz bitxikeri asko kontatu zizkigun: umeak txikiak zirenean nola zekien negarrez ari ote ziren, nola dakien etxeko tinbrea jotzen dutela edo telefonoa noiz ari den jotzen... eta badakizue nola? Ba dena argietara konektatua du etxean, berak dio bere etxea diskoteka bat ematen duela. Iratzargailu berezi bat dauka eta hori ere telefonora konektatua dute, argia eta guztiz dauka esnatzeko... Dena benetan bitxi bitxia. Zeinu hizkuntzako zenbait zeinu erakutsi zizkigun ere, bere alabaren laguntzarekin. Umeak oso interesatuak egon ziren eta andereñoak gehiago. Oso oso interesgarria. Eskerrik asko Yolanda  hitzaldiarengatik.


Honekin batera ere Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en azkeneko lanean(Zazpikoloroa) abesten duten kanta bat landu genuen, non zeinuen hizkuntza erabiltzen duten. Benetan polita eta erraza ikasteko. Animatzen zarete zuek ere ikastera? Hemen usten dizuegu beraiek argitaratutako bideoa, bertan azaltzen da kanta honen prozesua: ESKUETAN

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina