MARITXU TEILATUKO

2016/02/24

JOLASAK

Kaixo lagunak!!! 5 urtekoen gelako haurrak oporrak bitarte jolasak ikasiko ditugu.Atzo primeran pasa genuen eta zuek ere ikusi ahal izateko hemen duzue bideotxo bat. iradokizunak onartzen ditugu eta jolasen bat proposatzen badiguzue saiatuko gara martxan jartzen.


BOLAK HARRAPATZEN from langaitztxiki on Vimeo.

2016/02/18

KAIXO AMAAAA!!!! KAIXO AITAAAAA!!!! BA AL DAKIZUE KOLOREAK IKASI DITUDALA???

KOLOREAK IKASTEN Película from Bizarain on Vimeo.

ETA ABESTIA ZEIN POLITA DEN!!! BEGIRA, BEGIRA..... https://www.youtube.com/watch?v=2I9lXVA4gjY

2016/02/16

2016/01/28

KAIIIIIIIXOOOOOO!
ORAINGO HONETAN HEMEN GAUDE GAI HONEKIN IKASI DITUGUN ABESTIAK ZUEI ERAKUSTEKO NAHIAN.
ZORAGARRIAK DIRAAAAAA!!!!!!


elur panpina from LANGAITZ on Vimeo.

2016/01/18

KAIXO AMA!!!  KAIXO AITA!!!

BERRIZ ERE HEMEN GAITUZUE BESTE BERRI BATEKIN.
ORAIN DELA GUTXI IKASTOLARA SARTU GINEN LEHENDABIZIKO ALDIZ ETA BERTAN LAGUN BERRI ASKO TOPATU GENUEN.
EZ DITUZUELA GUZTIAK EZAGUTZEN?
LASAIIIII..... BEGIRA ZER BIDEO POLITA PRESTATU DIGUTE ZUEI ERAKUSTEKO

2 URTE A  (ANDEREÑO GOTZONE)



GURE IZENAK 2A GOTZONE from LANGAITZ on Vimeo.

                                                                   
2 URTE B  (ANDEREÑO ENKARNI)


GURE IZENAK 2B ENKARNIi from LANGAITZ on Vimeo.
2 URTE C  (ANDEREÑO MILA)




GURE IZENAK 2C MILA from LANGAITZ on Vimeo.

2016/01/16

KAIXO AITA!!! KAIXO AMA!!!

OSTEGUNETAN SALTO GELA DUGU. EZ DUZUE IMAGINATZEN NOLA IBILTZEN GAREN..... HAU ADIBIDETXO BAT.
BEGIRA, BEGIRA....

psikogela 2016-01-14 from LANGAITZ on Vimeo.

2016/01/14

KAIXO GURASO AGURGARRIAK!!!
GAI BERRI BATEKIN HASI GARA IKASTOLAN ETA HAU GIROTZEKO ANDEREÑOEK HONAKO BIDEO POLITA HAU JARRI DIGUTE.
ZER IRUDITZEN ZAIZUE ZUEKIN ETXEAN IKUSTEN BADUGU?
BEGIRA, BEGIRA ZEIN POLITAAAAA!!!!!!!

https://www.youtube.com/watch?v=2dq_4rL0L5I


LAISTER ARTE

MUXU POTOLOA

2015/11/09

JOLASTOKIAN 2 urtekoak

Kaixo familia: Badakizue ikasturte hasieran zein nolako negarrak egin genituen. Ba ikusi orain zein pozik ibiltzen garen jolastokian.

JOLASTOKIAN from Bizarain on Vimeo.

2015/10/30

ABESTIAK 2 URTE

Kaixo aitatxo, amatxo: Ikastolan abesti hauek entzuten ditugunean zein ederki gozatzen dugun. Entzun zuek ere eta gozatu gurekin batera.

2015/06/19

GURASO AGURGARRIAK!!! IKASTURTEA AMAITU DA ETA MODURIK HOBERENA AMAIERA POLITA EMATEKO IRTEERA BAT EGITEA DA. HORRELA, ASTEAZKENEAN HONDARRIBIRA JOAN GINEN GOIZA PASATZERA PARKE BERRI BATEAN. HEMEN DUZUE GURE ESPERIENTZIA. ONDO PASA UDARA!!!!! URRENGO IKASTURTERA ARTE!!!!! AGUUUUUURRRRRR!!!!!
HONDARRIBIA-001 from Bizarain on Vimeo.

2015/06/01

Mari Kanelaren abestia

Mari Kanelaren abestia ikasi berri dugu eta gurasoei abesteko irrikitan gaudenez, bideoz grabatu dugu eta hemen doakizue gure jardunaldia.

mari kanela from jon on Vimeo.

2015/05/20


URRESTILAKO LAU MUSIKARIAK


 KAIXO AMATXO!!! KAIXO AITATXO!!!!

HEMEN GAITUZUE UNE HONETAN AKTORE LANETAN. EDERKI PASA GENUEN IKASTEN ETA EGITEN EA ZUEK ZER DIOZUE.

AGUR.

.
Urrestilako lau musikarien antzerkia from Bizarain on Vimeo.

2015/04/15

MAZEDONIA


GURASO MAITEAK!!!
OPORRETARA JOAN AURRETIK MAZEDONIA PRESTATZEN ASKO GOZATU GENUEN....
BEGIRA, BEGIRA!!!





MAZEDONIA 3B from Bizarain on Vimeo.

MAZEDONIA 3C from Bizarain on Vimeo.


Mazedonia bideoa from Bizarain on Vimeo.

2015/03/13

KAIXO AITATXO!!! KAIXO AMATXO!!! ORAIN DELA EGUN BATZUK, KAMELOTERA JOAN GINEN ETA.... ZEIN EDERKI PASA GENUEN!!!! HONA HEMEN ATERATAKO ARGAZKI BATZUK. ADIOOOOOOO.

CAMELOT from Bizarain on Vimeo.

2015/02/10

TXONTXONGILLO TALDEA

Santa Ageda bezperan, otsailak 4, Enkarni Genua etorri zitzaigun ikastolara. Itsasminez antzezlana ikusteko aukera eman zigun. Ederki gozatu genuen.

ITSASMINEZ from Bizarain on Vimeo.

2014/12/18

3 URTEKOAK ETA GABONAK

         KAIXO:

              3 URTEKOAK GARA ETA ORAINGO HONETAN GABONETAKO KANTEKIN        GATOZ DENOK ONDO ONDO ABESTEKO.   ANIMO!!

GABONETAKO ABESTIAK 3 URTEKOAK from Bizarain on Vimeo.

2014/12/05

Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 3an, Haur Hezkuntzako haurrek ere ospatu nahi izan zuten Euskararen Eguna.
 Alaiki abestu, kantatu egin zuten: EUSKARAZ!!!.
 Eskerrak ere eman nahi dizkiegu ipuinak irakurtzera etorri ziren 6.mailakoei. Etorri berriz ere nahi duzuenean.
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA from marijezabalo on Vimeo.

2014/12/03

KAIXO GURASO AGURGARRIAK! GAUR, HILAK 3, EUSKERA EGUNA OSPATUKO DUGU IKASTOLAN. HORRETARAKO 3 URTEKO 3 GELEN ARTEAN IZUGARRIZKO LAN ZORAGARRI HAU BURUTU DUGU. LAN HANDIA EGIN DUTE ZUEN SEME-ALABEK. ARTISTA HUTSAK DIRA!!!!! ZETAZKO PAPEREZ EGINDAKO BOLATXOZ OSATURIK DAGO ARGITXOREN TXANOA, KRISKITINA ETA KAMISETA; HIZKIAK MARGOTUTA DAUDE. LAN HONETAZ GOZATZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU!!!!. GURE PASILOAREN BUKAERAN JARRITA DAGO.

Euskera eguna from Bizarain on Vimeo.

2014/11/28

IDAZLE TXIKIAK

Azken egun hauetan, 5 urteko haurrak idazle bihurtu dira, ipuina asmatu, idatzi, marrazkiak egin,... ea zuen gustokoa den!

ISTRIPUA from virginia fernández oiartzabal on Vimeo.

HONDARTZARA JOATEN from virginia fernández oiartzabal on Vimeo.

KOTXEAREKIN OPORRETAN from virginia fernández oiartzabal on Vimeo.

POLIZIA ETA LAPURRA from virginia fernández oiartzabal on Vimeo.

NOLA DASTATU ILARGIA?


Ezagutzen duzue "NOLA DASTATU ILARGIA?" ipuina?
Begira zein gustura kontatu eta antzeztu duten gure 5 urteko haurrek.
Liburutegian dagoen beste askoren artean ipuin zoragarria da.



NOLA DASTATU ILARGIA ? from Bizarain on Vimeo.

2014/11/13

KAIXO:

HEMEN DITUZUE 3 URTEKO HAURREK AZKEN ASTE HAUETAN IKASTEN ARI DIREN ABESTIAK. BERAIEKIN ABESTEKO ETA UNE ZORAGARRIA PASATZEKO AUKERA EDERRA DAUKAZUE.
                                                         ANIMO !!


GORPUTZA ETA JANTZIAK - 3 URTE - 2014-2015 from Bizarain on Vimeo.

2014/10/21

Endaneara 4 urtekoak

A zein esperientzia zoragarria bizi genuen Endanean.
 Liluratuta bizi zuten haurrek ikusi zuten guztia.

Endanea 4 urte 2014-10-16 from Bizarain on Vimeo.

2014/10/20

SAGAR KONPOTA

KAIXO AMA! KAIXO AITA!
IKASTURTE BERRIA HASI GARA IKASTOLA BERRIAN BAINA GU, BETI BEZALA, PRIMERAN PASATZEN JARRAITZEN DUGU. HONA HEMEN ADIBIDETXO BAT.

LASITER ARTE!!! AGUR!!!




Sagar konpota from Bizarain on Vimeo.

2014/06/22

Agur Langaitz Kaixo Bizarain

Gure 5 urteko ikasleek agur esanez Langaitz ikastolari bukatu dute ikasturtea baina alai eta pozik Jon maisuarekin Jone eta Karmele andereñoekin. Tartean Maider (musika) Maria Jesus-Argitsu (errefortzua) eta Iñaki (ingelesa).
 Hurrengo ikasturtean KAIXO BIZARAIN IKASTOLA!
AGUR - Movie Maker
Kaixo lagunak!!
Dagoeneko beste ikasturte bat joan zaigu, baina ez dugu oporretara joan nahi zuei erakutsi gabe zein ondo pasa genuen azkeneko hilabetean egindako irteeretan.
Iraila arte eta muxu potolo bat denentzat!!!
Ondo pasa udara!!!

Untitled from langaitztxiki on Vimeo.

3 URTEKOAK ULIAN from langaitztxiki on Vimeo.

5 urtekoak

Oihana from jon on Vimeo.

2014/06/19

Langaitz Txiki Orkestra

Txikiak badira Langaitz Txikin dauden haurrak, a zein orkestra handia dugun gure zuzendariari esker!
 Eskerrik asko Maider.

Langaitz Txiki Orkestra from LANGAITZ on Vimeo.

2014/06/17

ENGLISH FOR THE SUMMER

Here you have links to some interesting videos we have learned during our school year.
Have a nice summer!
Enjoy yourselves!

Hemen dituzue urtean zehar landu ditugun bideo batzuk.
Ondo pasa oporretan!

2014/06/16

GELAKO ARGAZKIA

KAIXO!
IKASTURTEA AMAITZEAR DAGO. HAUEK IZAN DIRA IZAN DITUGUN LAGUNAK.
UDARA ONA IZAN!!!!!!!  IRAILA ARTE!!!!!






AGUUUUUUUUUURRRRRRR!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


2014/06/13

2 URTEKOAK KAMELOTEN


CAMELOT from langaitztxiki on Vimeo.

KAIXO!
HEMEN GAUDE BERRIZ ERE ZUEN SEME-ALABAK KAMELOTEN IKUSTEKO.
PRIMERAN PASA ZUTEN!!!!!!!

5 URTEKOAK ETA JOLASAK

Udaberrian sartzearekin bat,  JOLASAK proiektuari heldu diogu 5 urteko ikasleok. Aurretik genekizkin jolasez gain, berriak asmatu eta sortu ditugu. Bai dibertigarria Langaitz ikastolaren azken udaberria!
jolasak from jon on Vimeo.

2014/06/12

TXU -TXU TRENA


TXU - TXU TRENA from langaitztxiki on Vimeo.

KAIXO GURASO AGURGARRIAK!
ASTEARTEAN GURE LEHENENGO IRTEERA EGIN GENUEN. HEMEN DUZUE ZEIN EDERKI IBILI GINEN IKUSTEKO AUKERA.


2014/05/06

BERRIRO HEMEN GAUDE!!!
ERAKUTSI NAHI DIZUEGU ZEIN ONDO IKASI GENUEN MIRRIS MARRAS OLERKIA

mirris marras from langaitztxiki on Vimeo.
KAIXO LAGUNAK!!! 2. HIRUHILABETEAN 3 URTEKOEK HAINBAT LAN EGIN GENITUEN. HONA HEMEN BIDEOTXO BAT ZUEK IKUS AHAL IZATEKO. ZUEN GUSTOKOA IZANTEA ESPERO DUGU.

2 HIRUBILABETEAN from langaitztxiki on Vimeo.

2014/03/20

Barrok...ino. EOS


Otsailaren 20an, 5 urteko ikasleok, musika saioetan Barrokoari buruzko hainbat jarduera desberdin landu eta gero, aukera izan genuen Euskadiko Orkestraren Hezkuntza Departamentoak antolatutako emanaldi bat ikustera joateko.
Askari bat zen aitzakia. Bertan aktore bat, hiru instrumentista eta bi abeslari bildu ziren, eta askaria dastatzen zuten bitartean pixkanaka barrokoaren munduan murgiltzera eraman gintuzten. Istorio txiki bat sortu zuten viola da gamba, biolin eta gitarra barrokoaren soinu arkaikoekin eta ahotsekin.

Barrok...ino. from langaitztxiki on Vimeo.


Hona hemen klasean landutako obra baten bideoa.
Canarios, G. Sanz. Instrumentala.

Orain,
El invierno, Vivaldi. Instrumentala.




2014/03/06

2 URTEKOAK

Dagoeneko hemen gaude.  Egunerokoan ekintza asko egiten dugu eta hauetako batzuk erakutsiko nahi dizkizuegu.

Gustukoa izango duzuelakoan...


hurrengo arte eta ongi izan.



MARGA



MARGA 13-14 from langaitztxiki on Vimeo.

MILA



MILA 13-14 from langaitztxiki on Vimeo.

GOTZONE



GOTZONE 13-14 from langaitztxiki on Vimeo.

2014/02/25

KAIXo LAGUNAK!!! PASA DEN ASTELEHENEAN, 3 URTEKOEN GELAKOAK, KAMELOT PARKEAN EGON GINEN. PRIMERAN PASA GENUEN LAGUNEKIN JOLASEAN. HORREN FROGA HEMEN UZTEN DIZUEGUN BIDEOTXOA. HURRENGO ARTE.

3 urtekoak Kameloten from langaitztxiki on Vimeo.

2014/02/20

Euskal Inauteriak






Aurten Euskal Inauteriak ospatuko ditugu Langaitz Txikin. Laguntzera hurbildu zareten guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu. Hau guztia aurrera eramatea ezinezkoa izango bailitzateke  zuek gabe. Mila, mila esker.
Hemen uzten dizuegu abestu eta dantzatuko dugun abesti bat, zuek ere ikas dezazuen.
Zorionak lan bikaina egin duzue!
Gora Euskal Inauteriak!


Txibiripon eta Ziripot
 Erreferentzia: Urtxintxa 5 urte, 2.CDa, 18. kanta                           
 Kanta: 
 Txibiripon eta Ziripot, dantzari onak gara biok.                                 
 Txibiripon eta Ziripot, zazpi sorgin dantzan Ernion. 
 - Tan, tan, tan, tan        
- Nor da? Nor da? 
- Ziripot naiz ni 
- Esan, esan berriz 
- Tan, tan, tan, tan 
- Nor da? Nor da? 
- Ziripot naiz ni 
- Barrura dantzara 
Txibiripon eta…
 - Tan, tan, tan, tan
 - Nor da? Nor da? 
- Miel Otxin naiz 
- Esan, esan berriz 
- Tan, tan, tan, tan 
- Nor da? Nor da? 
- Miel Otxin naiz. 
- Kanpora hor konpon. 

2014/02/12

Andy Warhol eta gu

Gure gorputza sakonago ezagutzen aritu garen egun hauetan, Andy Warhol margolari, idazle eta zinema-zuzendari estatu batuarraren margolan ezagun batzuk ikusi ditugu: aurpegien erretratu margotuena besteak beste. Artelan honetan oinarritu gara geure aurpegiak margotu ditugunean, izan ere, eta ikasi berri dugun abestiak dioen bezala aurpegia da bihotzaren irudia!

warhol from Jon on Vimeo.

2014/02/10

KAIXO LAGUNAK!
AZKENEKO HILABETEAN  3 URTEKOEK JOSTAILU PROIEKTUA LANDU DUGU GELAN. ETXETIK JOSTAILUAK EKARRI DITUGU ETA GELAKIDEEI UTZI DIZKIEGU. IKASI DUGU JOSTAILUAK EROSTEAZ GAIN, GUK GEUK EGIN DITZAZKEGULA ERE. IKUSI ZEIN ONDO IBILI GAREN.

EDURNE 3A from langaitztxiki on Vimeo.

2014/02/05

2014/01/28

2013/12/22

Gabonak 2013

Aurtengo gabonak ere umore onean hasi ditugu. San Tomas egunean agertu zen Olentzero ikastolan eta ongi etorri beroa egin genion elkarrekin abestuz, opariak jaso aurretik. Hemen doazkitzue 5 urteko ikasleok egindako jaiotza ikusgarrien irudi eta azalpenak. Ongi pasa gabonak, oporrak eta urte berri on!
Sequence 1 from Jon on Vimeo.

2013/12/17

5 urtekoak eta Olentzeroren txondorra

    Opariak bakarrik ez, ikatza ere banatzen omen du gure olentzerok. Ikazkina dela jakin berri dugu eta ikatza nondik atera edo nola demontre egiten duen ikustera joan gara Aiako harria parke naturalera.
    Txondorra nola egiten duen ikusi eta ikasi dugu.
txondorra from jon on Vimeo.

Olentzeroren opariak

Gabonak gertu ditugu. Olentzerok opariak ekarriko dizkigu eta hoien artean.....

2013/12/05

Euskara- Munduko Altxorra (Kirmen Uribe)

Abenduaren 3an Langaitz Txikin ere ospatu nahi izan genuen munduko altxorraren eguna. Horregatik Argitxo hurbildu zitzaigun eta baita Lehen Hezkuntzakoak ere kontatzera ipuinak. Eskerrik asko.
Argitxo from langaitztxiki on Vimeo.

Euskara eguna from langaitztxiki on Vimeo.

2013/11/14

Ostiral arratsaldeko saioa

Hemen doakizue, ostiral arratsaldez hiru gelak elkartu eta ospatu genuen olerki, abesti eta ipuin kontaketaren laburpentxo bat

langaitz5 from jon on Vimeo.

2013/10/21

HONDARRIBIARA

Oso eguraldi ederra egin zuen egun batean  4 urtekoak  Hondarribiara joan ginen eta bide batez Endaneara. Zenbat lore! zenbat landare!. Letxugak nola landatzen diren ikasi genuen baita etxera eraman ere. Ikastolara ekarri ere egin genuen  landare bat gelan ikusteko nola hazten den, ea  asmatzen duzuen zein den...


HONDARRIBIARA from marijezabalo on Vimeo.

2013/10/13

URTAROAK ezagutzen

 Urtaroak ezagutuz hasi dugu ikasturtea. Urtaro bakoitzaren berezitasunak eta ezaugarriak ikusi eta aztertu ondoren, gaiarekin lotutako mural eder eta koloretsu bat osatu dugu, udazkenari dagokion erakusketa polit batekin batera. Hemen doazkizue egindako lanaren zenbait argazki.

2013/06/27

AGUR PELUTXEAK!

Rosa, Fernando, Wini, Mitxi, Pitxutxi eta Pingu gurekin egon dira haur hezkuntzako azkeneko ikasturte honetan. Orain handitu gara eta lehenengo mailara joango gara baina gure pelutxeak joango ez badira ere gure bihotzean eramango ditugu, BAIETZ!

Muxu handi bat Pelutxeen partetik.


PELUTXE from marijezabalo on Vimeo.

2013/06/26

Gure liburutegia

Bi ikasturtetan irudimenaren erreinuan hegan ibili gara ipuinekin; ilargi zatia jaten, otsoa izuturik, tigrea meriendatzen... hamaika ikusitakoak gara!
 
                         Hala bazan
                         ez bazan
                         gezurra dela
                         ez niri esan.

2013/06/07

ERRENTERIA EZAGUTU

5 URTEKO IKASLEEK GURE HERRIA HOBETO EZAGUTZEKO AUKERA IZAN ZUTEN. BEGIRA ZEIN ONDO ETA ZEIN GUSTURA ENTZUN ZUTEN!

ERRENTERIA from marijezabalo on Vimeo.

2013/05/25

UDABERRIA eta 4 urtekoak

Udaberriaren inguruan jardun dugu azken asteotan. Loreak, landareak, animaliak, koloreak...hona hemen gelan egin ditugun zenbait jarduera eta ekoizpenen argazkiak.

2013/05/22

Kristina Eneaz gozatuz!

3 urteko ikasleok Kristina Enea parkean izan ginen. Han, Marrubitxok bertako animaliak eta zuhaitz ederrak erakutsi zizkigun, eta baita haien berri eman ere: Ahateak, paumak, izeiak... Primeran pasa genuen!!!
KristinaEnea from Iñaki Erkizia on Vimeo.

2013/04/26

IPUINTXOAK IKUSI NAHI?

KAIXO LAGUNAK!!!
ORAINGO HONETAN ESKAINI NAHI DIZUEGU IPUIN BATZUK IKUSI ETA ENTZUTEKO HELBIDE BAT. EA GUSTATZEN ZAIZUEN ETA GOZATU.

2013/04/25

LIBURU EGUNA

Liburu eguna izan zen apirilaren 23an eta gure ikastolan  ospatu nahi izan genuen eta baita gozatu ere.

Ipuinak asko gustatzen zaizkigunez oso egun polita izan zen gurea ez den beste geletan hainbat ipuin ikusteko eta aldi berean amets egiteko.

Jarrai dezagun amets egiten. Behin batean................................

2013/04/10

mazedonia

Oporrak hartu aurretik elikagaien inguruan aritu ginen. Hona hemen mazedonia egin genueneko irudiak.

2013/03/21

BULARRETIK MINTZORA

Orain dela gutxi hasi gara Bularretik Mintzora egitasmoarekin.
Begira zein gustura ari garen! 





2013/03/19

4 urtekoak CAMELOT-en

Martxoaren 15ean CAMELOT-era egin genuen irteera eta gozatu ederra hartu genuen. Begira zeinen ongi pasa genuen!
Camelot from jon on Vimeo.

2013/03/01

TANTANTXO PLOC, PLOC, PLIK KONTZERTUAN.




Otsailaren 14an, 5 urteko gelakoak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eskeini zigun emanaldi interesgarri hau ikustera joan ginen. Hemen ditugu egun hortako argazki batzuk eta haiek abestutako " Olelé " kantaren grabazioa. Zuen gustokoa izatea espero dugu!
Hemen behean dituzue musika saioetan eta kontzertuan landutako obra batzuk: