MARITXU TEILATUKO

2013/11/14

Ostiral arratsaldeko saioa

Hemen doakizue, ostiral arratsaldez hiru gelak elkartu eta ospatu genuen olerki, abesti eta ipuin kontaketaren laburpentxo bat

langaitz5 from jon on Vimeo.

2013/10/21

HONDARRIBIARA

Oso eguraldi ederra egin zuen egun batean  4 urtekoak  Hondarribiara joan ginen eta bide batez Endaneara. Zenbat lore! zenbat landare!. Letxugak nola landatzen diren ikasi genuen baita etxera eraman ere. Ikastolara ekarri ere egin genuen  landare bat gelan ikusteko nola hazten den, ea  asmatzen duzuen zein den...


HONDARRIBIARA from marijezabalo on Vimeo.

2013/10/13

URTAROAK ezagutzen

 Urtaroak ezagutuz hasi dugu ikasturtea. Urtaro bakoitzaren berezitasunak eta ezaugarriak ikusi eta aztertu ondoren, gaiarekin lotutako mural eder eta koloretsu bat osatu dugu, udazkenari dagokion erakusketa polit batekin batera. Hemen doazkizue egindako lanaren zenbait argazki.

2013/06/27

AGUR PELUTXEAK!

Rosa, Fernando, Wini, Mitxi, Pitxutxi eta Pingu gurekin egon dira haur hezkuntzako azkeneko ikasturte honetan. Orain handitu gara eta lehenengo mailara joango gara baina gure pelutxeak joango ez badira ere gure bihotzean eramango ditugu, BAIETZ!

Muxu handi bat Pelutxeen partetik.


PELUTXE from marijezabalo on Vimeo.

2013/06/26

Gure liburutegia

Bi ikasturtetan irudimenaren erreinuan hegan ibili gara ipuinekin; ilargi zatia jaten, otsoa izuturik, tigrea meriendatzen... hamaika ikusitakoak gara!
 
                         Hala bazan
                         ez bazan
                         gezurra dela
                         ez niri esan.

2013/06/07

ERRENTERIA EZAGUTU

5 URTEKO IKASLEEK GURE HERRIA HOBETO EZAGUTZEKO AUKERA IZAN ZUTEN. BEGIRA ZEIN ONDO ETA ZEIN GUSTURA ENTZUN ZUTEN!

ERRENTERIA from marijezabalo on Vimeo.

2013/05/25

UDABERRIA eta 4 urtekoak

Udaberriaren inguruan jardun dugu azken asteotan. Loreak, landareak, animaliak, koloreak...hona hemen gelan egin ditugun zenbait jarduera eta ekoizpenen argazkiak.

2013/05/22

Kristina Eneaz gozatuz!

3 urteko ikasleok Kristina Enea parkean izan ginen. Han, Marrubitxok bertako animaliak eta zuhaitz ederrak erakutsi zizkigun, eta baita haien berri eman ere: Ahateak, paumak, izeiak... Primeran pasa genuen!!!
KristinaEnea from Iñaki Erkizia on Vimeo.