2012/04/01
Lehoia eta kilkerra
Hemen doakizue aste santuko oporren aurretik 4 urteko ikasleok Haur Hezkuntzako beste mailetako ikaskideei eskaini genien Lehoia eta kilkerra-ren antzezpena.
Ongi izan, gozatu oporretan denok eta...bueltarte!
2012/03/28
Mazedonia goxo-goxoa!
Frutazale handiak gara Langaitz Ikastolakoak!
Batez ere 3 urteko gelakoak.
Untitled from Iñaki Erkizia on Vimeo.
Batez ere 3 urteko gelakoak.
Untitled from Iñaki Erkizia on Vimeo.
2012/03/18
SAGUA MANEIATZEN IKASTEKO
GAUR EGUR GERO ETA GEHIAGO ERABILTZEN DIRA TEKNOLOGI BERRIAK ETA GURE TXIKITXO GEHIENAK IA TXIKITIK OHITUTZEN ARI DIRA ORDENAGAILU BATEN AURREAN EGOTEN. ORDENAGAILUETAN IBILTZEN HASTEN DIRENEAN, HASIERAN KOSTATZEN ZAIE JABETZEA SAGUA MANEIATZEN DUTENEAN ONDORIO BAT DAKARRELA PANTAILAN, EDOTE SAGUA EZ DELA MUGITZEN BERAIEK NAHIKO ZUTEN BEZALA.
ORRIALDE BAT PROPOSATZEN DIZUET, NON HAURRAK JOLAS BATZUEN BIDEZ SAGUAREN MUGIMENDUAK KONTROLATZEN HASIKO DIRA. ZUEN GUSTOKOA IZATEA ESPERO DUT.
DISFRUTATU!!!
DISFRUTATU!!!
2012/03/15
MAZEDONIA GOXOA!!!
2012/03/12
MAZEDONIA EGIN DUGU
3 URTEKO IKASLEAK GELAN MAZEDONIA GOXOA PRESTATU ETA JAN DUTE. IKUSI BIDEOTXO HONETAN NOLA IZAN DA PROZESU GUZTIA.
2012/03/04
ZENTZUMENAK
5 URTEKO IKASLEAK GORPUTZARI BURUZKO EZAGUPENAK JASO DITUZTE. HONAKO ARGAZKI HAUETAN IKUSI DAITAKE NOLA ESPERIMENTATU ZUTEN DASTAMENA ETA IKUSMENAREKIN.
2012/03/02
2 urtekoak abesten eta dantzan
Bi urteko ikasle guztiak elkartzen hasi gara abestu eta dantzatzeko. Astean behin hiru geletako haurrak gela batean bildu eta orain arte ikasitako kantak eta dantzak errepasatzen ditugu. Umeek, musikarekin gozatzen duten bitartean, beste geletakoekiko harremanak zabaltzen doaz.
2012/03/01
UNTXITXO TXURIA
Aste honetan 5 urtekoek Untxitxo txuria antzeztu dute 3 eta 4 urteko ikasleen aurrean.
ipun kontaketa 5 urteB
AMONA ETA AMA BAT IPUINA KONTATZERA ETORRI ZIREN ETA AMONAK ERROSKILA GOXOAK EKARRI ZIZKIGUN ESKERRIK ASKO
2012/02/21
5 URTEKOAK ELURRETAN JOLASTEN
5 URTEKO B TALDEAK PRIMERAN PASA ZUTEN ELURRETAN JOLASTEN AURTENGO ELURTEAN.
ERREKA MARI
Ezagutzen al duzue Errekamariren ipuina? Bai? Ez...? Beno ba oraingo honetan ezagutzeko aukera izango duzue. Belaunaldiz belaunaldi ahoz aho kontatu den ipuin polit-polita da, non Euskal Herriko LAMIA da protagonista.
Gozatu eta aurrera!!!
Gozatu eta aurrera!!!
2012/02/20
ZER JANTZIKO DUT?
Gorputza landu eta gero jolasteko lotura bat utzi nahi dizuegu etxean aritzeko, idibadigital orrialdetik hartua.
Seguru gure ume txikiak gozatuko dutela. Eguraldiaren baitan, ea asmatzen duten ze arropa den egokiena jazteko. Jarduerak " Y ahora... ¿Que me pongo?" du izena, bertan klikatuta ahal izango duzue jolastu. Edota nahi izan ezkero dauden bestelako jolasak probatu. Denak politak eta dibertigarriak.
2012/02/17
WEB INTERESGARRIA BAT
Saretik nabigatzen oso orrialde interesgarri bat aurkitu dut, behintzat nire ustetan. Bertan ipuinak(entzuteko edo ikusteko) aukera dago, azalpenak ... aurkitu ditzazkegu. Euskarari beste bultzakada bat emateko baliabide on bat. Bisitatzera gonbidatzen zaituztet eta lehenengo etekinak ateratzeko bertan azaltzen diren hiru bideotxo jarriko ditut, orain 5 urteko geletan landuko dugun Euskal Mitologia gaiarentzat primeran etorriko zaizkigunak.

Mari from pkeizagirre on Vimeo.
Akerbeltz from pkeizagirre on Vimeo.
Lamia from pkeizagirre on Vimeo.

Mari from pkeizagirre on Vimeo.
Akerbeltz from pkeizagirre on Vimeo.
Lamia from pkeizagirre on Vimeo.
2012/02/16
Inauteriko pertsonaiak
Bihar, ostirala, inauteriak ospatuko ditugu eta gure ipuinaren pertsonaiak aurkeztu nahi dizkizuegu.
2012/02/14
Bi urtekoen oilo, oilar eta txitoak
Otsaileko lehendabiziko hotz hauek, ikasgelako epeltasun eta goxotasuenan igaro ditugu, jolasean, kantuan, dantzan, eskulanak egiten...
Hemen doakizue gure eskulanen bideotxo bat.
Izan ongi!
Hemen doakizue gure eskulanen bideotxo bat.
Izan ongi!
Dinosauroak ikasten
5 urtekoak Dinosauroen gaiaren inguruan lan mordoxka egin genuen eta erakutsi nahi dizuegu laburbilduta lan horren emaitza. Espero dugu zuek disfrutatzea guk egiten disfrutatu genuen bezala.
2012/02/13
EUSKAL INAUTERIAK
Ostiral honetan inauteriak ospatuko ditugu eta aurtengo gaia, iaz egin genuen bezala, EUSKAL INAUTERIAK izango da. Geletan honen inguruan lanean ari gara, pertsonai ezberdinak ikasten, Euskal Herriko lurralde ezberdinetan kokatzen...
Zuek ere etxean ezagutzeko aukera izateko interneten aurkitutako aurkezpen bat uzten dizuegu, gelan ere probetxu handia aterako diogu, noski!!!
Aurrera eta asko ikas ezazue!
Zuek ere etxean ezagutzeko aukera izateko interneten aurkitutako aurkezpen bat uzten dizuegu, gelan ere probetxu handia aterako diogu, noski!!!
Aurrera eta asko ikas ezazue!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)





