MARITXU TEILATUKO

2012/12/12

BALIABIDE BATZUK

Kaixo lagunak!
Oraingo honetan baliogarriak izan daitezkeen baliabide batzuk eskeini nahi dizkizuegu:

1. Euskal produktuen katalago bat.
 Bertan zehazten zaizue gutxi gorabeherako prezioa eta zein adinakoentzat aholkatzen dituzten.
www.katalogoa.org

 

2. Teknologi berriak bultzatu nahian, sortutako talde berri batek Tablet eta smartphone-erako aplikazioa interesgarri bat aurkeztu digute, haurrekin erabili ahal izateko alegia.
Informazio gehiago honako helbide honetan aurki dezakezue: www.luul.eu 

 




3- Narrazio laburrak, poemak,  haurrentzako ipuinak... entzun eta gozatzeko webgune polit bat duzue hau:
www.etxegiroan.com

2012/11/30

OLENTZERO

Kaixo familia::
Olentzero etorriko zaigu laister. Ekarriko dituen opariak hauetako asko izan daitezke.
Gehienak "Bularretik Mintzora" egitasmoak aholkatutakoak dira.


De OLENTZERO

2012/11/29

IRRIEN LAGUNAK OARSOALDEAN

Datorren igandean, abenduak 2, Oiartzunen IRRIGINTZA JAIA ospatuko da Elorsoro kiroldegian. Euskara bultzatzeko asmoarekin bideo eta hau kanta hau prestatu dute. Goza itzazue!!!
Irrien Lagunak Oarsoaldean from Oarso Jolas on Vimeo.

Euskeraren eguna

Astelehenean, abenduaren 3an, Euskeraren eguna ospatuko dugu. 6.mailako ikasleak etorriko zaizkigu ipuinak kontatzera!!! Eta hori ez da izango jasoko dugun bisita bakarra... zein gehiago etorriko da???

Girotzen hasteko hemen uzten dizuegu kanta batzuk praktikatzeko.


2012/11/27

MUNDUKO ETXEAK

ETXEA izan da 4 urteko ikasleok azken aste hauetan landu dugun gaia. Abesti, olerki, asmakizun eta irudien bitartez gure etxea hobeto ezagutzen dugu orain, baina baita urrutiko beste toki batzuetakoak ere.

2012/11/26

ANDONI AUTOESKOLA


Lehengo egunean aita bati esker gure ikastola autoeskola bat bihurtu zen, bai! bai!
ANDONI AUTOESKOLA
Gauza asko irakatsi zigun:
  • zein motatako garraioak ditugun.
  • seinaleak nolakoak diren.


  • Eta entzun zer esan zigun

    Eskerrik asko Andoni

2012/11/19

ASMAKIZUNAK


5 urteko ikasleek hainbat asmakizun prestatu dituzte.
Ahalegin handiak egin dituzte idazteko, ea gustatzen zaizkizuen.

EZETZ ASMATU!

2012/11/06

OMA-ko basoa

 4 urteko ikasleok, URA-ren inguruko proiektuari amaiera eman diogu bi artelan zoragarri hauekin; batetik, uraren zikloa adierazten duen margolana eta, bestetik, izadiaren eta uraren arteko erlazioa izpide izan ondoren, Agustin Ibarrolaren OMAko basoan jatorria duen ideiatik sortutako gure "tutu margotuak".

Hemen doazkizue ekoizpen hauen produkzioan ateratako zenbait argazki.